XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beharrezkoa da zaratari buruzko araudi berria

75 dezibelioraino iritsi da zarata maila EAEko hainbat eremutan, muga 40 dezibeliotan dagoen arren.

- Zarata gutxitzeko asmoz, kanpaina bat hasi du Bilboko Udalak.

Sentsibilizazio kanpaina hauek interesgarriak dira.

Nolanahi ere, arazoaren errora jotzea da irtenbide bakarra, eta, horretarako, beharrezkoa da zaratari buruzko araudi berri eta berezitua egitea.

Egun indarrean dagoen 85eko dekretua osatu gabea da, besteak beste hiri lur-zorua bakarrik hartzen duelako kontuan.

- Handia al da jasaten dugun zarata maila?

Jaurlaritzako Ingurugiro Sailaren txosten baten arabera, EAEn 60 lekutik gora 75 dezibelio baino gehiagoko zarata izaten da.

85eko dekretuaren arabera, hala ere, egunez dezibelio maila ezin da izan 40 baino gehiagokoa eta gauez 30 baino gehiagokoa.

- Zer eragin du zaratak?

Entzumenaren galera, estresa, agresibitatea, depresioa, baita tentsio arterialeko arazoak ere.

- Eta zein litzateke irtenbidea?

Azpiegitura berrietan, non eraiki daitekeen eta non ez hartu behar da kontuan.

Eraikitakoetan antipantaila sistemak erabili behar dira, eta arauak betetzen ez dituzten komertzioak itxi.